Elkartea

Historia pixka bat


Baztango Ehiztari eta Arrantzaleen Elkartea 1948. urteko abuztuaren 8an sortu zen, Elizondoko Santiago karrikaren 48. zenbakian Batzar Orokorrean elkartuta. Lehenbiziko Batzarkidak ondorengo baztandar hauek izan ziren, Joaquín Sobrino Etxeberria jauna Lehendakaria bezala, Idazkaria berriz Gregorio Egurrola Mugika jauna, Diruzainaren ardura Vicente Erramuzpe Mitxelena jaunak hartu zuen. Bertzalde, Francisco Garmendia Irigoien, Jose Arregui Iribarren, Emiliano Garbalena Mizaleta, Jose Mª Sobrini Marín eta Luis Ortigosa Alzueta jaunek, bokalak bezala, lehenbiziko Junta osatu zuten.

caza y pesca Baztan Elkartea sortu aintzinetik ere, baztandarrak ehiza eta arrantzara ohituak ziren, eta belaunaldiz belaunaldi, bi praktika hauek indartsu mantendu dira Baztanen. Urteak pasatu bezala, oroitzapenak, bitxikeriak eta, nola ez, etxeetan zein jatetxeetan, gozatzeko platerrak baztandarren artean sortu eta hedatu dituzte Baztango ehiztari eta arrantzeleek. Zeinek ez du behin ere arrainak magrakin dastatu? Elizondoko ferietan, bai al da bakarren bat, usorik jan ez duena?

Denok dakigu, orain duela urte batzuk, ehizak, arrantzak eta bertze aktibitate aunitzek, onddoak eta gaztainak biltzeak bezala, Baztango etxe gehienetan, gosea sahiesteko aunitz lagundu zutela, gerra denboretan edo frankismoaren garai latzetan. Gaur egun ez dute holako garrantzia izanen agian, baino afizio hoiek indartsu segitzen dute Baztanen, beti natura errespetatuz eta elkartasuna sustatuz.

Gaur egun, Baztango Ehiztari eta Arrantzaleen Elkartea, Nafarroako elkarterik haundiena da, kontutan izanik Urdazubi, Zugarramurdi, Narbarte eta Oieregiko herriak elkarte honetan sartuek direla, guztira, 1030 bazkideek osatzen dugula Baztango kotoa, eta azken honen hedadura 38411 hektareatakoa dela.

Elkarteko Zuzendaritza, Lehendakariak, Lehendakariordeak, Diruzainak, Idazkariak eta gehienez 16 bokalek osatzen dute, eta ardura garrantzitsuenak Elkartearen kudeaketa ekonimikoak zein administratiboak dira.

Ingurugiroaren aldetik, Haztegian desagertzeko puntuan egon diren animaliak hazitzen dira, Baztango mendiak berpopulatzeko, zenbait tokitan ere zuhaitzak landatzen dira eta etxolak ere eraiki egin dira, mendia eta natura maite dugun guziontzako. Etxola hauek mendigoizaleendako arras garrantzitsuak direla denok dakigu.

Eta akitzeko, gure mendiak eta errekak, guarden bitartez zaintzen dira. Erran beharra da, lan guzti hauek Ingurugiroaren Sailaren laguntzarekin burutzen direla eta, zenbait kasutan ados ez egon arren, elkarlan hau hil hala bizikoa da gure mendiek eta xokoak sekula ez galtzeko.